nerbio sistema funtzioanamendua

Erlazio funtzioa: Zentzumenak eta mugimendua

Zer da erlazio funtzioa?

Erlazio funtzioari esker,gure inguruan eta gorputzean gertatzen dena igartzen dugu. Hau da, estimuluak hautematen ditugu,  gero dagokien erantzuna emateko. Adibidez, gustatzen zaigun zerbait ikusten badugu,  eskua luzatzen dugu hura hartzeko.Erlazio funtzioan, zentzumen organoek,  lokomozio aparatuak eta nerbio sistemak hartzen dute parte.

Zentzumen organoak

Zentzumen organoak begiak, belarriak, mihia, sudurra eta azala dira, eta kanpoko estimuluak hautematen dituzte.  
Horretarako, zentzumenez baliatzen dira: ikusmena, entzumena, dastamena, usaimena eta ukimena:
Argia, begi ninia zeharkatu eta begira sartzen da. Kristalinoak irudia erretinan islatzen du.
Airea sudurretik sartzen da eta sudur hobien bidez pituitariora iristen da.
Mihian dastamen papilak daude. Horietatik ateratzen dira dastamen nerbioak garuneraino.
Soinua belarriaren kanpotik doa eta entzunbidea igarotzen du, azkenik  soinua tinpanora iristen da.
Dermisean, azalaren erdiko geruzan, nerbio bukaerak daude eta ukimen pertzepzioak atzematen dituzte.

Lokomozio aparatua

Lokomozio aparatuari esker, mugimendu bidez adierazten dira nerbio sistemak agindutako erantzunak.Lokomozio paratua muskulu sistemak eta hezur eskeletoak osatzen dute.

Muskulu sistema 600 muskulu baino gehiagoz osatuta dago.Haiek mugitzean, hezurrak ere mugitu egiten dira eta, horren ondorioz, gorputza ere bai.

Giza eskeletoak 206 hezur ditu.Eskeletoaren funtzioa gorputzari eustea eta bihotzaren nahiz garunaren gisako bizi organoak babestea da.
Hezurrak pieza gogorrak eta zurrunak dira eta honela sailkatzen dira : luzeak (esaterako, humeroa), laburrak (oinetako hezurrak, adibidez) eta lauak (garuneko hezurrak, kasu).
Hezurrak artikulazioen bidez lotuta daude.Bi motatako artikulazioak daude: finkoak, mugi ezin daitezkeenak (adibidez, garezurra osatzen duten hezurrena) eta mugikorrak, mugi daitezkeenak (ukondoko eta orkatilako artikulazioak, besteak beste).
Artikulazioa mugikorrak kartilagoz estalita daude.Malguak eta hauskaitzak dira, eta mugimendu errazten dute.Belarria eta sudurraren zati bat ere kartilagozkoak dira.


NERBIO SISTEMA

Nolakoa da nerbio sistema? Nerbio sistema neurona izeneko zelula espezializatuz osatuta dago. Zelula horien bitartez estimuluak eta erantzunak nerbioen bulkada moduan igortzen dira. Neuronek hiru atal dituzte: zelula gorputza, dendritak eta axoia.
Bi osagai bereizten dira nerbio sisteman: nerbio sistema zentrala eta nerbio sistema periferikoa.

Nerbio sistema zentrala

Nerbio sistema zentralak informazioa jasotzen eta prozesatzen du. Entzefaloak eta bizkarrezur muinak osatzen dute.
Entzefaloa garezurrak babesten du, eta atal hauek ditu: garuna, zerebeloa eta bizkarrezur erraboila.
Garunak zentzumenek atzemandako estimuluak interpretatzen ditu. Emozioak, memoria eta borondatezko erantzunak kontrolatzen ditu.
Zerebeloak, berriz, oreka eta mugimenduak kontrolatzen ditu.
Bizkarrezur erraboilak nahigabeko mugimenduak kontrolatzen ditu, hala nola arnastea, begiak kliskatzea eta bihotz taupadak.
Bizkarrezur muina bizkarrezurraren barnean dago. Nerbio ehunez osatutako kordoi bat da eta informazioa garraiatzen du entzefalotik gorputzeko gainerako organoetara. Horrez gain, nahigabeko mugimenduez edota erreflexuez ere arduratzen da.

Nerbio sistema periferikoa

Nerbio sistema periferikoa gorputz osoko nerbio guztiek osatzen dute. Nerbio horiek sentikorrak edo motorrak izan daitezke.
Nerbio sentikorrek zentzumen organoetatik eta gorputz barneko organoetatik datorren informazioa nerbio sistema zentralera igortzen dute.
Nerbio motorrek entzefaloaren erantzuna muskuluetara eta beste barne organo batzuetara eramaten dute.

NERBIO SISTEMAREN FUNTZIONAMENDUA

Nerbio sistema estumuluie erantzuna emateaz arduratzen da. erantzun horiek nahigabekoa edo borondatezkoak izan daitezke
 Bi mota daude:

NAHIGABEKOAK:
Pentsatu gabe egiten ditugun mugimenduak dira (erreflexuak).
Hau da prozesua:                                                       
1. Estimulua sentitzen dugu.
2. Nerbio sentikorrek bizkarrezur muinera eramaten dute estimulua. Han, erantzun bat sortzen da.
3. Garunak muskuluei agindua bidaltzen die.

BORONDATEZKOAK:
Nahita egiten diren mugimenduak dira. Prozesu hau jarraitzen dute:
1. Estimulua antzematen da: zentzumen nerbioak informazio hori garunera eramaten du.
2. Garunak informazio hori jaso, analizatu eta erantzuna sortzen du.

3. Nerbio motorrek agindua besoetako muskuluetara agintzen dute

Iruzkinak