ENERGIA

ENERGIA

Energia materian aldaketak egiteko gaitasuna da, ala nola geldirik dagoen zerbait mugiarazi edo higidura egoera aldatzekoa eta gorputz baten tenperatura aldatzekoa.

Energia mota askotakoa izan daiteke:
  • MEKANIKOA
Energia mekanikoa dute mugitzen diren gorputzek, Hala nola ibilian dabiltzan pertsonek edo haizeak osatzen dute.

  • ARGIA
Bonbilla batek edo eguzkiak ematen duten energia da.

  • SOINUA
Energia da soinu uhinen bidez bibratzean gorputzek transmititzen dutena. Hala nola irratiak edo auto baten motorrak transmititzen dutena.


  • ELEKTRIKOA
Korronte elektriko gisa transmititzen da material eroaleetan zehar. Gure etxeetan, etxe tresna elektrikoen kableetatik igarotzen da.


  • KIMIKOA
Zenbait substantziatan pilatzen da. Energia kimikoa, sakelako telefonoen bateriatan pilatzen da.

  • TERMIKOA
Termikoa da bero gisa hautematen dena. Adibidez eguzkia.





ENERGIAREN PROPIETATEA
Energia ezin da sortu, ez eta deuseztatu ere, baizik eta soilik eraldatu egiten da. Energia, gainera metatu egin daiteke. Adibidez, piletan, edo baterian, energia kimikoa moduan metatzen da.

Adibidez, zentral hidroelektrikoetan, erortzen den uraren energia mekanikoa energia elektriko bihurtzen da. Energia hori etxe batera iritsi, eta labea pizten denean energia termiko bihurtzen da.


BEROAREN TRANSMISIOA
Beroa energia termikoaren transferentzia da, tenperatura desberdinetan dauden gorputzen artean mugitzen dena. Tenperatura desberdina duten bi gorputz kontaktuan jartzean, beroa tenperatura handieneko gorputzetik txikienekora igarotzen da, tenperaturak berdindu arte.

Gorputz batean tenperatura aldatzen denean, dilatatu edo uzkurtu egin daiteke.

  • DILATATU
Tenperaturak gora egiten badu, materialak dilatatu eta handitu egiten dira.


  • UZKURTU
Tenperaturak behera egiten badu, materialak uzkurtu eta txikitu egiten dira.

Materialak bestela jokatzen dute beroa dela eta:


  • EROALE TERMIKOEK
Metalak adibidez, beroa azkar igortzen du.

  • ISOLATZAILE TERMIKOEK
Zura edo artilea adibidez, motelago transmititzen dute beroa.




ENERGIAREN ERABILERA

ENERGIA ITURRIAK
Energia ekoiztu eta eraldatu egin behar da erabiliko bada eta, horretarako, energia iturriak ustiatu behar dira. Energia iturriak baliabide materialak izan daitezke, adibidez, petrolioa, edo fenomeno naturalak, haizea adibidez.
Energia iturriak bi motatakoak izan daiteke.

  • ENERGIA BERRIZTAGARRIAK
Azkar berritzen diren baliabide naturaletatik lortzen dira, ez dira agortzen.

-MOTAK:


  • EGUZKI ENERGIA: Eguzkiaren bidez lortzen dena da.


  • ENERGIA EOLIKOA ETA HIDRAULIKOA: Airearen eta uraren mugimenduaren bidez mugitzen dira. Bi elementu horien energia mekanikoa, energia elektriko eraldatzen da.

  • MATERIA ORGANIKOA ; Zura adibidez energia kimikoa du, eta energia termiko edo elektriko bihur daiteke,biomasa zentral batean prozesatzen dira.

  • ENERGIA BERRIZTAEZINAK ; oso erritmo geldoan berritzen diren baliabide naturaletatik lortzen dira, agortu egin daitezke.


-MOTAK:


  • ERREGAI FOSILAK: Esaterako, petrolioa, gas naturala eta ikatza; milioika urteetan lurperatutako izaki bizidunak deskonposatzearen ondorio dira.


  • MINERAL ERRADIOAKTIBOEK: esaterako, uranioak eta plutonioak energia nuklearra dute eta elektrizitatea sortzeko erabiltzen dira zentral nuklearretan.



ENERGIA ERABILERAREN INGURUMEN ONDORIOAK
Energia gizakiari bizimodua errazten dion elementu bat da,baina berriztagarriak ez diren energia iturriak gehiegi erabiltzeak ondorio txarrak ditu  gizakiongan eta ingurumenean.


  • EURI AZIDOA: Erregai fosilak erabiltzean sortzen diren gasek sustantziak hasikoak azkatzen dituzte. Hodeiekin nahasten direnean euria azidoa sortzen da.


  • Zentral nuklearretako hondakinek  erradioaktibitate aireratzen dute asko izanez gero ingurumena kutsatzen dute.

  • Batzuetan, hiriaren gainean izaten den aire geruza bero batek ez du kutsadura ateratzen uzten eta smog izeneko ke laino bat sortzen da.

GARAPEN IRAUNKORRA HELBURU?

Ba da ingurumen eragin hori eta beste batzuk, bai eta natura baliabideak bukatzea ere saihesteko balizko irtenbide bat: energia garapen iraunkorra. Beste neurri batzuk ere har daitezke; esate baterako energia aurreztea, energia modu arduratsuan erabili behar da.


Iruzkinak